Ordiziako Ernairen aurkezpena, larunbatean frontoian

Gazte eta aske

Ordiziako Ernai Gazte Antolakundeak bere burua aurkeztuko du datorren larunbatean, apirilaren 13an, frontoian. Aurkezpen-ekitaldia 19:30ean hasiko da, gero kantu poteoa egingo dute, 21:00etan bertso-afaria, eta amaitzeko, kontzertuak izango dira gauerditik aurrera.

Hasiera batean manifestazioa egin behar zen Ordiziako kaleetan zehar, baina Donostiako gazte auzipetuen egoera dela eta, nahiago izan dute Donostian larunbatean 17:00etan egingo den manifestazioarekin bat egin.

Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den Euska Herriko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzaileak antolatutako bertso-afarira joateko txartelak 5 euro balio du eta Kirkilen, Herrikon eta Beasaingo Arranon daude salgai.

Afariaren ondoren,The Glasses Crew, Working Boys, Guri 5 eta EZ! taldeen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da, aldarrikapena, kultura eta jaia uztartzeko.