Hilabete internazionazionalista Ordiziako Gaztetxean

EH ezkerretik eraikiz

Ordiziako Gaztetxeak hilabete internazionalista antolatu du Askapenarekin batera. Bolivia, Venezuela, Hego Amerika osoa eta Sahara izango dira hizpde, ostiral honetatik hasita.

Ostiral honetan, apirilaren 12an, Boliviako brigadistek hitzaldia emango dute Gaztetxean, 19:30ean. Apirilaren 20an Venezuelan egondako brigadista baten kontakizunak entzuteko aukera egongo da 11:30ean. Apirilaren 27an, berriz,  Hego Ameriketako irakurketa orokorra Luis Miguel soziologoaren eskutik, eta amaitzeko, Saharako hitzaldia auziperatutako gazte saharaui baten eta Beñat Hach Embareken eskutik, maiatzaren 3an.