Monozikloz Herrira, Ordiziatik Gasteizera

Askatasun ahotsa

Jon Lekuonak bere ekimenarekin jarraituko du igande honetan, apirilaren 14an, eta monozikloz joango da Ordiziatik Gasteizera, euskal preso politikoak etxeratzea aldarrikatzeko eta sakabanaketa salatzeko. Bidean Beñat Otegi izango du bidelagun, monozikloaren gainean bera ere. Igandeko balentriaren berri izateko, Twitterren (@monozikloz) jarrai daiteke ibilbide osoa, une bakoitzean non dagoen jakiteko eta gora-behera guztien berri jasotzeko.

 

Goizeko seietan abiatuko dira 'Leku' eta 'Beñato' Ordiziako Herrikotik eta 16:30 aldera iritsiko dira Gasteizko Gaztetxera. Gainera, Gasteizko Gaztetxea 25. urteurrena ospatzen ari da eta kontzertuak daude bertan, monoziklistak iritsi eta ondoren.

Gogoratu 'Leku'ren helburua Ordiziatik Euskal Herriko hiriburu guztiak lotzea dela monozikloz, eta oraingoz Iruñeraino joan dela 'Beñato'rekin batera.