Exhumando fosas, recuperando dignidades

Ordizian bertan

Maiatzaren 3an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Ordiziako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan Paco Etxeberriak, EHUko medikuntzako irakasle, forense eta Aranzadiko presidenteak, hitzaldia emango du. Ekitaldi horretan gainera, azalduko da Ordizian burutzen ari den lana Gerra Zibilaren eta frankismoko lehen urteetan gertatutakoa ezagutzeko eta altxamendu frankistaren biktima izan zirenek jasandako mina aitortzeko eta erreparatzeko (gehiago irakurri)

 

Memoria berreskuratuz, herri historia eraikiz. Oroimenetik ahazturara pasa nahi ez direnak jasotzeko deialdia.

Orain dela urtebete sortu zen herri ekimenaren bidez, Udalaren babesarekin eta Aranzadiren laguntzarekin, herritar talde bat lanean ari da azken hilabeteetan Gerra Zibilean zehazki eta frankismo garaian orokorrean bizi, parte hartu eta bidean geratu ziren horien lekukotzak jaso eta behar den omenaldia egiteko helburuarekin.

Ikerketa zientifiko zorrotz bat egin nahiaren abiapuntutik baino motibazio pertsonal baten pean sortu den herritar taldeak hainbat lan ildo jorratzeko asmoa dauka, eta jada hainbat urrtas eman ditu. Honako hauek dira momentuan egiten ari diren lana:

- Testigantza zuzenak nahiz zeharkakoak jasotzen elkarrizketa bidez.

- Dokumentu grafikoak biltzen: argazkiak nahiz garaiko dokumentuak.

- Hainbat informazio iturri aztertzen: artxibo orokorrak, liburutegiak, artxibo militarrak, udal artxiboa...

- Fusilatu, espetxeratu, miliziar, gudari, gerrako haur, emakume, bando nazionaleko kide nahiz garaiko edozein pertsona esanguratsuren       izenak jaso eta zerrendetan biltzen.

Honakoak berriz, aurrera begira egin nahi dituztenak:

- Aurreko lan ildoak sakondu.

- Ikus-emtzunezko baten edizioa egin.

- Testu edo lan idatzi bat argitaratu.

- Biktimen errekonozimendu publiko nahiz instituzionala egin.

 

Itzalean geratutakoa ezagutu dezagun,

Jasandako mina aitortu eta errepara dezagun...

... zuen memoria ezinbestekoa da.

Aipatu den lan guztia egiteko ezinbestekoa da ahalik eta informazioa gehien eskuratzea. Horregatik, herri ekimenak eskaera egiten dio edozein testigantza duenari, ezer kontatzeko duenari, argazki edo agiriren bat duenari… beraiekin harremanetan jar dadin.

Telefonoa: 658716799 (Beñat)

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu