Hauxe da gure Ordizia

Ordizian bertan

 

Hauxe da gure Ordizia. Baditugu balkoiak zaborrez beteak, baditugu haize errotak; baditugu ordiziar desinformatuak, baditugu informatuak; arduragabeak eta arduratsuak; jator hitz eginez gero entzun dezaketenak eta ezker abertzalearen aurkako pozoinez beteak daudenak... Badugu nahikoa lan batzuk informatzen, beste batzuk konbentzitzen, eta gutxi batzuk ixilarazten.