Ordiziako Greba Komitea osatzeko bidean, lehenengo bilera maiatzaren 16an

EH ezkerretik eraikiz

Herritarrok azken hamarkadetan lortutako eskubide guztiak pikutara bidaltzen ari dira. Gazteen, langileen, langabetuen, pentsionisten,... etorkizuna geroz eta ilunago ari dira margotzen, herritarron gehiengoen bizi baldintza duinak bermatzen ez dituzten politikak inposatuz. Horregatik beharrezkoa zaigu gatazkak batu eta denon artean inposaketei aurre egitea.

Hau dela eta, Greba Komitea osatzera goaz herriko eragile desberdinen artean.

Lehen kontaktua, osteguna 16, 18:00etan Barrenan izango dugu eta etortzera animatzen zaituztegu, banakako edo talde gixara.

Esan beharrik ez dago honekin, parte hartzea handitzeaz gain, Greba beraren eta borroken eraginkortasuna areagotzea dela. Horregatik gatazkan dagoen enpresa edo herritar izanda zure ahotsa beharrezkoa izango da Komite indartsu bat osatzeko.