Denok grebara, denok kalera

EH ezkerretik eraikiz

Datorren ostegunean greba orokorraren bidez lan eskubidea, justizia soziala eta batez ere demokrazia aldarrikatuko ditugu. Batetik, euskal herritarrok pairatzen ditugun eraso zuzenei aurre egin behar diegu.

Bestetik, benetako demokrazia aldarrikatu behar dugu, benetan demokratikoa den sistema batek ez baititu etxe-kaleratzeak gauzatzen, ez du pribatizatzen eta ez du langabeziara ezta miseriara kondenatzen herritarrak, gutxi batzuen etekinak mantentzen jarraitu ahal izateko. Eta azkenik, justizia soziala eta demokrazia bermatzeko tresnak eskuratzeko Euskal Herriarentzat burujabetza exijituko dugu.

Greba LAB, ELA, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek eta 60 eragile sozialek deitu dute, eta EHBilduk eta SORTUK ere babesa agertu diote. Parte hartu goierriko mobilizazioetan.