MUNDUmob Ordiziara dator!

EH ezkerretik eraikiz

Ordizian ere egingo dugu Mundumob jaialdia, gure ondorengoei mundua jaso dugun aukera berberekin utzi nahi diegula irudikatzeko. Datorren larunbatean, ekainak 1, egingo dugu, Barrenako plazan 18:30ean.

Kantua Karlos Gimenez ordiziarrak egin du, hitzak Jon Maiak jarri dizkio, ahotsa Ze Esatek taldeko Jabirena da, eta Ines Osinagak ere parte hartu du. Hori guztia Mikel F. Krutzaga teknikariaren lanarekin borobilduz eta Mikel Erguinen koreografiarekin.

Ordizian herritarrok daukazuen garrantzia dela eta, ekimen/jai honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Eskerrik asko aldez aurretik eta mesedez lagundu mezua zabaltzen.