Monozikloz Herrira: Ordizia-Bilbo, ekainaren 1ean

Askatasun ahotsa

Dagoeneko iritsi da lehenengo bi helmugetara, otsailaren 3an Ordiziatik Iruñearaino joan baitzen monozikloaren gainean euriari, kazkabarrari eta elurrari aurre eginez eta apirilaren 14an Gasteizeraino joan zen. Gainera, ekimenaren hasiera hasieratik, Lekuonak bidelaguna izan du, Beñat Otegi ordiziarrak ere bat egin baitu ekimenarekin, eta bi ibilbideak egin ditu Lekuonaren ondoan, monozikloan.

 

Ordiziar gazteek elkartasun ekimen berezia abiatu zuten otsailean. Beren jaioterritik, Ordiziatik, Euskal Herriko sei hiriburutara (Iruñea, Gasteiz, Baiona, Bilbo, Donostia, Maule) bidea egingo dute euskal preso politikoen eskubideen alde. Bidaia era oso berezian egingo dute, izan ere, monozikloz joango baitira Goierritik euskal hiriburuetara.

Larunbatean, ekainak 1, Bilborako bideari ekingo diote. Goizeko 04:00etan abiatuko diraa Ordiziako Herrikotik, eta aurreikuspenen arabera, 20:00ak aldera iritsiko da Bilboko Erronda kaleko Herrikora. Ekimenaren bidez, astebururo euskal presoen senideek bizi duten egoera irudikatuko dute. Izan ere, jakitun dira errepidean sufrimendua eta neke fisiko zein psikologikoa bidelagun izango dituztela.

Pasatzen diren herrietatik zein Bilboko helmugan, Jon Lekuona eta Beñat Otegi gaztei harrera egin eta animoak ematera gonbidatzen ditugu herritarrak (Ibilbidea). Ekimen berritzailea, desberdina eta elkartaunez beterikoa da, euskal jendartearen baitan presoen eskubideen alde dagoen jarrera aktiboaren erakusle imajinatiboa izanik.

Lekuonaren eta Otegiren ibilbidea Twitter bidez jarraitu ahal izango da momentu oro @monozikloz kontuaren bitartez. Bertan, unean unean non dabilen jakinaraziko da.