MUNDUmob, Ordiziatik Donostiara

Ordizian bertan

Hilaren 1ean, larunbatean, Ordizian MUNDUmob ekimenaren entsegua izan dugu. Giro alaian koreografia erraz bat dantzatu dugu eta eskutik eskura mundu bola pasatu diogu elkarri, honela irudikatuz guztiok daukagula mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berdinekin uzteko bete beharra. Horixe da Zero Zabor filosofiaren printzipio nagusia. Gipuzkoa osora begirako azken ekitaldia Donostian izango da datorren larunbatean, hilak 8.