Ekainaren 15ean alde egiteko esango diegu

Askatasun ahotsa

Datorren larunbatean, hilak 15, indar militar eta okupatzaile atzerritarrak Euskal Herritik behingoz alde egin dezaten lehenengo egun nazionala ospatuko da.

Parte hartu duten herri guztietan arratsaldeko 19:30tan manifestazioa deitu da. Hori dela medio Ordizian arazo hau salatze bide goaz eta gure egitaraua atera dugu.

Beraz, ekainaren 15ean arratsaldeko 18:00etan torturaren inguruko hitzaldi-eztabaida izango da herriko gaztetxean. Eta deialdi orokorrari eutsiz, 19:30etan manifestaldia aterako da udaletxe azpitik.

Bat egin dezagun guztiok indar okupatzaile hauek herritik alde egin dezaten!