Nork zuzentzen du atez atekoaren eta Udalaren aurkako kanpaina?

Ordizian bertan

Korreo hauek frogatzen dute atez atekoaren eta Udalaren aurkako kanpaina gezurti, demagogiko eta manipulatzailea PNVk gidatzen duela, zehazkiago, PNVko Manolo Iturrioz eta Jose Miguel santamariak. Plataformaren eta PNV / PSE-EEren ekimenen sekuentziak ere horixe frogatzen du:

  • Maiatzaren 19a. Manolo Iturrioz y Santamaríaren arteko korreoak atarietako ekimenak kontrolatzeko, Udalaren agiriak ordezkatzeneta “distintas acciones” iragartzen.
  • Maiatzaren 23a. “Herri ekimenak” kontsulta deitzen du.
  • Maiatzaren 28an Udaleko berrogehi karguk, “que representan la mejor tradición de consenso y diálogo” (?), 5. edukiontziaren defentsa egiten dutela eta egun batzuk lehenago PNVk eta PSE-EEk deitutako elkarretaratzean egongo direla esaten dute.
  • Maiatzaren 31. Elkarretaratzea Plazan.
  • Ekainaren 7an. Iturrioz y Dubreuilen eskutitza DVn aste beteko epea emanez udalari bertan behera uzateko atez ateko sistema.
  • Ekainaren 13a. Atez atekoaren aurkako Plataformaren prentsaurrekoa kontsulta antolatuko dutela iragarriz.

BAINA PNVk:

  • Udalean ez du inolako ekimen edo planik aurkeztu zaborren inguruan.
  • %36a birziklatzen duen sistema mantentzeko eskatzen du.
  • Eztabaida publikoari ihes egiten dio eta azterketa teknikoak baztertzen.
  • Kontsulta bultzatzen du, ezkutatuz errauskailua egiteko dituen benetako interes politiko eta ekonomikoak. Nori inpostuko liokete errauskailua?
  • Plataforma zuzendu eta manipulatzen du bere interes politiko eta partidisten mesedetan.

Partido del Negocio Vasco = errauskailua

PNVren estrategia = DEMAGOGIA, POPULISMOA, GEZURRAK, MANIPULAZIOA, ZINTZOTASUN EZA, ALDERDIKERIA…