Hemen dira kuboak, hemen da atez atekoa

Ordizian bertan

Ate joka dugu atez atekoa. Hainbat hilabetetako lana bere fruituak ematen ari da, eta bilketa sistema berria martxan jartzeko data gerturatzearekin batera, herritarren lanerako gogoa eta ondo egiteko ilusioa ere pizten doa.

Hementxe dugu beste adibide bat erakusten duena nolakoa den Udalaren eta herritarren arteko elkarlana. 50 lagunek parte hartu zuten hilaren 20an kuboak prestatzen. Auzolanean, ondo egiten ari gara. Eta zalantzarik ez izan: sasi guztien gainetik, ondo egingo dugu.

Hurrengo deialdiak datorren astelehen eta asteartean, ekainak 24 eta 25, 16:00etan, Alumalanen pabiloian (Apain eta Ordizia Altzariaken ondoan).

Gaurkoaren argazki gehiago hemen.