Atez atekoaren aurkako plataformak antolatutako ekimenean % 31,21 ordiziarrek hartu dute parte

Egoera politikoa

Ordiziako BILDUko kideak ekimen honetan antolatu diren mahai guztietan egon gara behatzaile gisa, ekimenak ez zuelako gure ustez berme demokratikoak betetzen, eta emaitzen balorazioa egiteko datu zuzen eta garbiak eduki nahi genituelako.

Ez dugu orain prozeduraren inguruko balorazioa egingo, zein mailataraino izan den zorrotza eta garbia edota zein irregulartasun antzeman ditugun.

Baina azpimarratu nahi dugu Ordiziako BILDUk emaitzak aztertzeko orduan honako irizpide hauek jarraitu dituela:

1. Kontsulta honetan Atez atekoaren aurkako Plataformak boto eskubidea aitortu dio Ordizian erroldatuta egonda 18 urtetik gora duen edozein pertsonari. Irizpide hori mahai guztietan jarraitu dute antolatzaileek. Ordiziako erroldan 7.971 pertsona daude.

2. Hasieratik azaldu genuen guretzat kontsulta antolatu den moduan, boto delegatuak ez zuela bermerik eta baliorik, eta beraz, ez ditugu emaitza hauetan aintzakotzat hartu.

Honako hauek dira azken emaitzak:

Errolda:                        7.971
Zuzenean emandako botoak:       2.488
Ehunekoa erroldarekiko:         %31

Hurrengo egunotan datu horien azterketa eta balorazio sakonagoa egiteko aukera izango dugu.