Euskal jaietan, Herrira ekarri behar ditugu

Askatasun ahotsa

Asteazken honetan, irailaren 11n, Ordizian ospatzen ari diren euskal jaietako egun handian, Herrirak euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapena zabalduko du, berriro, lau haizeetara. Hori horrela, eguerdian, 12:00etan puntuan, manifestazioa egingo dute Plaza Nagusitik abiatuta, eta urteroko legez, mariskada bat irabazteko aukera eskainiko dute, Olano tabernan salduko dituzte errifiken.