Goierri ekologikoa hamabostaldia, irailaren 15etik 29ra

EH ezkerretik eraikiz

Goierriko nekazaritza ekologikoa sustatzen dutenek hamabostaldia antolatu dute laugarrne urtez jarraian Ataunen, Ordizian, Zaldibian eta Zerainen. Ekitaldi nagusia irailaren 15ean Zerainen egingo den azoka ekologikoa izango da, bertan bilduko baitira Goierriko produktu ekologikoen ekoizle guztiak.

 

 

Hala ere, hitzaldiak eta ikastaroak ere izango dira. Hala, iralaren 17an, asteartean, "Inausketa. Nola egin?" izeneko hitzaldia emango du Xabi Akizukinek Zeraingo kultur etxean, 19:00etan.

19an, Maialen Sarasolaren eskutik, "Euskal Herriko sendabelarrak" ezagutzeko aukera egongo da Ataungo Pleno Aretoan, 19:00etan. 24ean, Zaldibiako Kultur Etxean (19:00), "Zergatik produktu ekologikoak?" azaltzen saiatuko da Biolurreko kide bat.

Hitzaldiekin amaitzeko, irailaren 26an, ostegunean, "Las eléctricas: entre el dominio y la necesidad" hitzaldia eskainiko du Santiago Ochoa de Eribe injeniari industrialak Ordiziako Barrena Kultur Etxean, 19:00etan. Horren ondoren, GoiEner proiektua aurkeztuko dute, energia berriztagarriak sortzeko eta erabiltzeko poriektu kooperitaboa.

Beste urte batzuetan bezalaxe, ikastaroak ere emango dituzte. Inausketari buruz hitzaldian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera emango dute Ezkio-Itsasoko Hariztizabal baserrian. Ikastaroa irailaren 21ean izango da, eta 15 euro balio du.

Irailaren 28an kontserba ekologikoak etxean nola prestatu erakutsiko dute Abaltzisketan. 10:00etan izango da ikastaroa, eta 15 euro balio du izena-emateak.

Bestalde, eta hamabostalditik harago, urriko larunbat guztietarako ikastaro interesgarria antolatu dute Zerainen: Sukaldaritza makrobiotikoa (180 euro).

Ikastaroetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea, telefonoz (943 08 74 98) edo Goierriko Baratzan (Goierri kalea, 2, Ordizia).