Konponbidearen aurkako erasorik ez!

Askatasun ahotsa

Elkarretaratzea, 20:00etan, Ordiziako plazan. Erokeria galanta da gaurko erasoa! Kabidarik ez duen erokeria, eta zentzu horretan gure erantzunak ere tamainakoa izan behar du, halakorik onartzen ez dugula behingoz argi gera dakien.

 

Herri honek, konponbide egarriz, pausuak ematen diharduen honetan eta gobernu espainiarrari norabide berean urratsak emateko eskatzen ari den une honetan, zein zentzutan emaniko urratsa da hau?! Bakeaz mintzo dira urteetan jarraipenak, atxiloketak, torturak, espetxealdi jasanezinak eta salbuespen neurriak ezarri dizkiguten horiek. Eta orain, urratsak emateko unean, errezeta berarekin jarraitzea erabaki dute, herri hau kikildu eta errepresioaren bidetik anikilatzeko intentzio bakarrarekin. Horrelako gertaerek argi uzten dute mendekua dela Estatu espainiarra mugiarazten duen bakarra.

Herri gisa erantzun behar dugu, herri honi egindako beste eraso baten aurrean.