Presoen aldeko II. Hamabostaldia, Ordizian

Askatasun ahotsa

Bihar, hilak 10, Ordizian osatzen ari den Tantaz tanta ekimenaren berri jasoko dugu arratsaldeko 19:00etan D'elikatuzen. Aurten, Preso eta iheslarien eskubideen aldeko Ordiziako taldeak antolatu dugun hamabostaldiko lehen ekitaldia izango da aurkezpen hori.

Abenduaren 19an eta urtarrilaren 9an izango dira hurrengo biak. Abenduaren 19an, AMATASUNA KARTZELAN gai hartuta, egoera oso gertutik ezagutzen duten hainbat lagunek mahai-ingurua egingo dute.

Eta urtarrilaren 9an, BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK filma ikusiko dugu. Eta gainera, filman agertzen diren protagonistetako bi izango ditugu gurekin: Jon Ugarte Zinkunegi eta Gotzone Lopez de Luzuriaga.