Oianguko prozesu parte hartzaileak aurrera jarraitzen du

Udal txinpartak

Bihar, abenduaren 10ean, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan bilera bat izango da Oianguko prozesu parte hartzaileari jarraipena emateko.

Udala prozesuan zehar lehenetsitako egitekoak gauzatzen ari da. Horien artean ditugu Oiangu babesteko eta kudeatzeko plana egitea. Hain zuzen ere, biharko bileran Aranzadirekin egindako elkarlanaren ondotik diseinatutako Oianguko kudeaketa plana aurkeztuko da.

Oiangu herritarron borroka eta lanari esker berreskuratu da. Orain, biziberritzeko ere beharrezkoa da herritarron parte hartzea.