'Barrura begiratzeko leihoak' eta bi protagonista, Ordizian

Askatasun ahotsa

Preso eta iheslarien eskubideen alde antolatutako II. Hamabostaldiko egitarauaren hirugarren eta azken ekitaldia izango dugu hilaren 17an, ostiralean. 'Barrura begiratzeko leihoak' filma ikusiko dugu eta protagonistetako biren lekukotza zuzenean entzuteko aukera izango dugu, 19:00etan, D'elikatuzen.

 

 

Jon Ugarte eta Gotzone Lopez de Luzuriaga dira bi protagonista horiek. Jonek, urte asko preso eman ondoren, han bizitakoen eta ondoren kaleko bizimodura egokitzeko urratsen berri ematen du filmean. Eta horietaz guztietaz ariko zaigu urtarrilaren 17an ere. Gotzone, berriz, preso zen filma egin zenean. Eta hilabete eta erdi eskas da kalean dela. Kartzelan bizi izandakoaz nahiz orain kalean topatutakoaz ariko zaigu Gotzone.