II. Hilabete internazionalista Ordiziako Gaztetxean

EH ezkerretik eraikiz

Badator Ordiziko Gaztetxean II. Hilabete internazionalista. Otsaileko ostiral guztietan, 19:30ean, hitzaldi eta tertulia parte hartzaileak izango dira Gaztetxean.

Hasteko, otsailaren 7an, herrialde arabiarren egoera eta bertako iraultzen ikuspuntu orokorra emango du Martxelo Diazek.

Bigarren ekitaldian, Palestinako egoeraz hitzeingo digute Askapenako brigadistek. Hurrengoan, Maputxeen etengabeko erresistentziaz hitz egitera etorriko zaigu Julen Zulaika. Eta bukatzeko, Greziako krisiaren nondik norakoa azaltzen duen pelikula ikusi ahal izango da, eta ondoren kafe-tertuliarekin amaituko da.