EHko mus txapelketa Ordizian

Ordizian bertan

Larunbatean, hilak 25, Euskal Herriko Mus Txapelketaren Ordiziako kanporaketa jokatuko da Nerea tabernan (Otegi Enea), arratsaldeko 16:30ean. Herriko irabazleek Gipuzkoa mailako txapelketan parte hartzeko txartela irabaziko dute. Irabazleentzako oparia arkumea izango da (Zeberio harategiak eskainia) eta bigarrenentzako urdai azpikoa (Begue janaridendak eskainia). Eta parte hartzaile guztientzat opari segurua, botila bat ardo, eta arratsaldea lagunartean giro bikainean igarotzeko aukera. Animatu parte hartzera!

Izen ematea bertan egingo da. Parte hartu ahal izateko, 20 euro ordaindu beharko dira, eta parte hartzaile guztiek botila bat ardo jasoko dute opari. Aurrera eginez gero berriz, sariak ikusgarriak izango dira: herrialdeko finalean oroigarriak, txapelak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak… Final nagusian berriz, sariak izango dira lehen 16 bikoteentzat: sariak dirutan (3.000, 1.500, 750, 500 euro); nazioarteko bidaiak; asteburuetako egonaldiak; bidaiak Kanariar uharteetara…

Herrialdeko final horiek otsailaren 14, 15 eta 16an jokatuko dira. Eta final nagusia, berriz, martxoaren 6an izango da Heletan (Nafarroa Beherea). Sariak izango dira parte hartzaile guztientzat.