Ordiziar baten etxegabetzea geldiarazteko elkarretaratzea, asteazkenean

Ordizian bertan

Datorren asteazkenean, hilaren 29an, elkarretaratzea deitu du Kaleratzeak Stop! etxegabetzeen kontrako plataformak, 11:30ean Plaza Nagusian, Kutxaren parean.  Deialdi honen helburua da Kutxari exijitzea Marielaren zorra barkatu eta harentzat alokairu soziala bermatzea.

 

 

Marielaren kasua ohikoa da: pisuaren salneurria benetako balioaren gainetik jartzea, neurrigabeko klausulak, pastela banatzeko Zumarragako sukurtsaleko zuzendariaren eta higiezinen agentziaren arteko faboreak (hainbat kasutan bezala) eta interes lukurrengatik zorra areagotzea. Hortaz, etxebizitza haien esku gelditzea nahikoa ez balitz, Mariela gizarte-bazterketara zigortuko dute, ezingo baitu zorra kitatu, bankuari ordaintzeko bizi osoan lan eginda ere.

Onartezina da hori eta ezin dugu ezer egin gabe gelditu, edonor irits daitekeelako egoera horretara; gutxi batzuen irabaziek ezin dute arriskuan ipini etxebizitza bat edukitzeko guztion eskubidea.

LAGUN GAITZAZU GELDITZEN. EZ DUGULAKO NAHI PERTSONARIK GABEKO ETXERIK, EZ ETXERIK GABEKO PERTSONARIK! BAI POSIBLE DA!

 


 

El motivo de esta convocatoria es el exigir a la Kutxa la condonación de la deuda y el alquiler social para una vecina, Mariela. Un caso típico donde confluyen la tasación del piso por encima de su valor real, las cláusulas abusivas, el compadreo entre el director de la sucursal de Zumarraga y la inmobiliaria para repartirse el pastel (tenemos varios casos) y el incremento de la deuda por unos intereses usureros, de tal manera, que no sólo se quedan con la vivienda sino que la condenan a la exclusión social porque no va a poder pagar así trabaje para el banco toda su vida. >> No podemos permitir ni mirar a otro lado ante este caso, cualquiera de nosotros nos podemos ver en la misma situación, el beneficio para unos pocos no puede poner en peligro el derecho de todos a tener un techo donde vivir.

AYÚDANOS A IMPEDIRLO. >> >> ¡ NI GENTE SIN CASA NI CASA SIN GENTE ! ¡ SIÍ SE PUEDE !