Otsailaren 8an, IRRIA LIBRE!

Askatasun ahotsa

Otsailaren 8an Beasaingo kiroldegian Pirritx, Porrotx eta Marimototxen saioa izango dugu arratsaldeko 17:30ean. Bertan irri, kantu eta dantza egingo dugu eskubide politikoen  eta konponbide demokratikoaren alde, eta makroepaiketa politikoen aurka. Hartu inguruko ume, gaztetxo, eta zergatik ez, heldu eta aiton-amonaka, eta zatoz arratsalde ederra pasatzera.

Sarrerak 6 eurotan salgai honako lekuetan:

  • Legorreta: Olaso
  • Itsasondo: Jaxintane
  • Ordizia: Koxka gozokidendan
  • Zaldibia: Joxepane
  • Beasain: Arrano eta Antzizar
  • Lazkao: Ansoategi
  • Ataun: troskaeta
  • Idiazabal: Xume
  • Segura: Elorripe
  • Urretxu: Frontoiko taberna
  • Legazpi: Kukue