1936ko gerraren arrastoak biltzen

Askatasun ahotsa

Argazkikoak Ordiziako PNVko eta ANVko gudariak dira Gernikan, gerra hasi aurretik. Tartean daude Paco Arana, Jose Mari Araneta, Jose Miguel  Lasa eta Miguel Gaztañaga. Ez ote da gure etxeetan, argazki eta paper zaharren artean, antzeko argazkirik? Ordizian II. Errepublikaren eta Gerra Zibilaren inguruko dokumental eta liburu bat prestatzen ari dira eta argazki eta agiri zaharrak behar dituzte. Otsailaren 9tik 28ra Barrena Kultur Etxera eraman ahal izango dituzu 9:00etatik 13:00etara  eta 16:30etik 20:00etara. Edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatz dezakezu hara bidaltzeko edo taldearekin harremanetan jartzeko.

 

II. Errepublika, 36ko gerra eta gerraondoko argazki eta dokumentuak jasotzen ari dira Ordizian

Ordizian ez da orain artean 36ko gerraren eta frankismoak lehen urteen inguruko ikerketarik egin. Hori dela eta, ordiziar talde bat orduko informazioa biltzen ari da hainbat artxibategitan ikertzen eta lekukoen testigantza zuzenak jasotzen. Lan hori Ordiziako Udalarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera ari dira burutzen azken urte bete honetan.

Lanaren helburua bikoitza da. Bata, gure herriaren memoria historikoa berreskuratzea. Eta bigarrena, orduko biktima eta errepresaliatuen egia, justizia eta erreparazio eskubidearen bidean laguntzea. Eta horretarako taldeak honako helburu hauek ditu finkatuta: lehenik, jasotako informazio, material eta testigantzekin dokumental eta liburu bat editatzea; eta bigarrenik, errekonozimendu ekitaldi publiko eta instituzional bat antolatzea.

Taldeak jada hainbat lan oso aurreratuta ditu, baina oraindik ez du nahi adina material grafikorik lortu. Hurrengo egunetan dokumentalaren edizioarekin hasteko asmoa izanik, dei bat egiten diote 1931-1940 inguruko argazki, agiri, arrazionamendu kartilla, kartilla militar… duen herritar orori, material hori uzteko kopia bat atera ahal izateko.

Herritarrek otsailaren 9tik 28ra Barrena Kultur Etxera eraman ahal izango dituzte beren argazki edo agiriak 9:00etatik 13:00etara  eta 16:30etik 20:00etara. Bertan bere izen deiturak eta telefonoa ere utz ditzake taldekoak berarekin harremanetan jartzea nahiago izanez gero. Edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidal ditzakete argazki eta agiri horiek. Jakina, horrela nahi izanez gero, erabateko anonimotasuna mantenduko dute.

Beraz, arakatu etxeetako zuen kutxa zaharretan, eta begiratu aiton-amonaren argazki eta paper zaharren artean. Ziur gaude Otrdizian material interesgarri asko dugula guztiok ezagutzea merezi duena. Bai guk, eta baita etorkizuneko belaunaldiek ere.

Lehena ezkerrean, Golmaio zinegotzia (EAJ/PNV). Hirugarrena, sonbreroarekin, sekretarioa, Candido Elorza. Ondoan betaurrekoekin, Arrillaga zinegotzia (EAJ/PNV). Segidan Patxi Iturriotz alkatea (EAJ/PNV). Ondoan Lete Mikeletea. Eta azkenik Eugenio Arana zinegotzia(EAE-ANV).

Errekete desfilea Ordiziako frontoian