480 esku erabakitzeko eskubidearen alde

Urtarrilaren 29an egin zen Ordizian Gure esku dago ekimearen aurkezpena. Eta ordutik martxan da gure herriko lan taldea, bi helbururekin. Bata, ekainaren 8an Durangotik Iruñeara egingo den giza katerako 240 ordiziarren konpromisoa lortzea, 480 ordiziarren eskuak lotzea erabakitzeko eskubide demokratikoaren alde. Eta bigarrena, erabakitzeko eskubide horren aldeko aldarria zabaltzea gure herrian. Hemen Ordiziako taldea facebooken.

 

Gure Esku Dago ekimenak ekainaren 8an egingo duen giza-katean Durango eta Iruñea lotuko ditu, 123 kilometroko ibilbidean 50.000 lagun bata bestearen alboan jarri, eta eskua emanda bi hiri sinbolikoak lotzeko. Erabakitze eskubidearen aldeko ekitaldia izango da, Nazioen Mundua herri ekimenak sortua.

 

Herri bakoitzari ibilbideko kilometro edo zati jakin bat izendatu diote. Tartea eskuz esku estaltzeko beharko den gutxieneko lagun kopurua ere zehaztu dute. Goierriko herritarrek Ezkio-Itsaso eta Beasain arteko tarte bat bete beharko dute.

Ordiziak zehazki Ormaiztegi eta Beasain artean izango du bere tartea. Eta dagokion tartea betetzeko gutxienik 240 ordiziarren parte hartzea beharko da. Parte hartzea ziurtatzeko herritarrei fitxa bat betetzea eskatuko zaie, honela , "metroa erosiz" (bost euroan), bere konpromisoa ziurtatzeko.

Ordizian 240 lagun behar izango dira dagokion tartea betetzeko. Eta hurrengo egunetan Ordiziako taldeak hainbat egunetan eta tokitan mahaiak jarriko ditu eta aukera emango die herritarrei izena emateko. Jakinaraziko da noiz eta nola egingo den, beraz adi, eta animatu zu zeu eta ingurukoak parte hartzera.

Ez ditugu bada euskal herritarrok 50.000 lagun elkartuko erabakitzeko eskubide demokratikoaren alde? Herritarron garaia da, eta alderdi eta erakundeen lana gutsietsi gabe, herritarrok hitzetatik ekintzetara pasa behar dugu.