Otsailak 13, torturaren aurkako eguna

Askatasun ahotsa

Otsailaren 13a torturaren aurkako eguna da, 1981ean Joxe Arregi kalabozoetan hil zutenetik. Euskal Herrian hain errealitate lazgarria izan arren, Paco Etxeberriak elkarrizketa honetan dio heritarren erdiek ezin duteal sinetsi torturatzen denik, eta beste erdiek ez dutela sinetsi nahi.


 

 

Torturaren praktika ohikoa eta sistematikoa izan arren, ez da sekula izan epailerik haren ikerketa egiteko asmoa izan duenik. Milaka, ehunka milaka orri izango dira atentatuen, kale borrokaren, iharduera politikoen... ikerketak jasotzen dituzten espedienteetan. Ez da egongo ikertua izan ez den kasurik. Baina, zenbat espediente ote dira tortura ikertzeko?

 

Ordizian bertan, 1951az geroztik, gutxienez 152 ordiziar izan dira atxilotuak, 116 “demokrazian”, eta horietatik gutxienez 26 kasutan dago torturatuak izan zirelako konstantzia. Ez dugu uste, ordea, horietako bakarra ere izan zenik ikertua, torturatzaile bakarra ere izan zenik zigortua.

 

Bistan da polizia, forense eta epaileen sistema osoa tortura erabili eta ezkutatzera bideratuta egon dela. Horregatik, gaur egun, "errelatoaz" hitz egiten duten horiei, esan beharrean gaude baietz, guk ere errelatoa idazteko premia dugula, guk ere egia ezagutu nahi dugula. Zein polizik torturatu zuen, zeinen aginduz, zein epailek egin zuen ez ikusiarena, zein politikoren babespean. Ardura horiek guztiak argitzeko beharra daukagu. Barkamenik ez, barkamenik ez dugu behar (ez dugu ez jasotzeko, ez eskatzeko beharrik). Behar duguna da berriro ez gertatzeko garantia.