Goierritarron eskubideak ere jokoan

EH ezkerretik eraikiz

Eskubide Sozialen Karta osatzeko batzar irekia egingo da Beasainen, datorren larunbatean, otsailak 15, goizeko 9:30etik 12:30era. Batzarra Goierriko herritar guztiei dago irekita, herritar guztion eskubideak baitira krisi testuingurua aitzaki hartuta galtzen ari garenak, eta borrokatu behar ditugunak.

 

Kaixo lagun!

 

Badira hainbat hilabete euskal gehiengo sindikalak eta hainbat eragilek eskubide sozialen karta egiteko prozesua martxan jarri genuela. Karta honen helburua, krisi testuinguruan bizi ditugun murrizketa, txirotze eta eskubide urraketei aurre egin eta alternatiba eraikitzen hastea da; egungo ekintza politiko eta instituzionalak errotik aldatzea bilatzen dugu: Pertsonak eta haien interesak merkatuen gainetik jartzea, lana kapitalaren interesen gainetik jartzea.

 

Karta honetan, guztiok bizi duin bat izateko, herritar eta langile gisa ditugun eskubideak definitu nahi ditugu eta hauek bermatzeko zein baliabide behar ditugun zehaztu.

 

Karta osatzeko prozesua parte hartzailea izatea nahi dugu; herritik herriarentzat egitea. Horregatik, eskualdez eskualde, eztabaida martxan jartzera goaz bertako eragile eta norbanakoen artean hitz egin eta kartari ekarpenak egiteko.

 

Goierrin eztabaida 3 ataletan banatu dugu eta lehenengoa otsailaren 15ean goizeko 9:30etatik 12:30etara burutuko dugu Beasaingo Udaleko pleno aretoan. Bertan landuko ditugun eskubideak hauek dira:

 

LURRALDE eta INGURUMEN ESKUBIDEAK:

Lurraldearen berrantolaketa soziala, Ingurumen eskubideak, Elikadura burujabetza

LANARI LOTURIKO ESKUBIDEAK:

Lanaren banaketa, Enplegu duin eta kalitatezkoa izateko eskubidea

ESKUBIDE POLITIKOAK:

Politika fiskala, Finantza sistema, Prestazio sozialak, Aurrekontuak

ESKUBIDE SOZIALAK:

Osasuna, Hezkuntza, Etxebizitza

 

Parte hartzea bultzatu asmoz taldeetan banatu eta eztabaidatzeko metodologia prestatu dugu. Era berean, eskaera egon ezkero, haurtzaindegi edo zaintza zerbitzua jartzen ahaleginduko gara (interesatua egon ezkero idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera).

 

Guztion ekarpenak dira interesgarri. Zure ingurukoei gonbidapen hau luzatzea eskertuko genuke. Besterik gabe, bertan elkar ikusiko garelakoan agurtzen gara.

 

Eskubide sozialen kartaren Goierriko talde dinamizatzailea.