Eskubide sozialak: hausnartu eta defendatu!

EH ezkerretik eraikiz

Otsailaren 15ean ospatu da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta prestatzeko Goierriko lehen bilera, Beasaingo Udaletxean. Bertan 30 bat goierritar elkartu dira, bat eginez hainbat eragile sozial eta sindikalek, eta herritarrek. Metodologia parte hartzailea erabiliz, giro ezin atseginagoan, ekarpen asko eta interesgarriak egin dira. Zergatik eta zertarako?

 

 

Bileran lehenik azalpen orokor bat egin da, eta ondoren bertan zeuden herritarrak honako lau taldetan banatu dira:

 

LURRALDE eta INGURUMEN ESKUBIDEAK:

Lurraldearen berrantolaketa soziala, Ingurumen eskubideak, Elikadura burujabetza

 

LANARI LOTURIKO ESKUBIDEAK:

Lanaren banaketa, Enplegu duin eta kalitatezkoa izateko eskubidea

 

ESKUBIDE POLITIKOAK:

Politika fiskala, Finantza sistema, Prestazio sozialak, Aurrekontuak

 

ESKUBIDE SOZIALAK:

Osasuna, Hezkuntza, Etxebizitza

 

Talde bakoitzean arlo horretako eskubideak eta eskubide horiek bermatzeko tresnak aztertu dituzte. Eta segidan, taldetxo bakoitzean besteetan egindako lanaren berri eta ekarpenak egiteko aukera izan dute. Parte hartu duten guztiek agirien zirriborroak jasotko dituzte, eta prozesuan zehar ekarpenak egiten jarraitzeko aukera izango dute.

Benetan saio arin, interesgarri eta positiboa. Hilaren 15ean joan ez direnek, izango dute aukera hurrengo saioetan parte hartzeko. Hurrengoa, martxoaren 1ean. Animatu. Asko dago jokoan, eta borrokak merezi du!