Multinazionalek itotzen gaituzte

EH ezkerretik eraikiz

Datorren asteazkenean, hilak 19, Beasaingo Udaletxeko Areto Nagusian multinazionalei buruzko hitzaldia izango da arratsaldeko 19:00etan, Ernaik antolatua eta Luismi Uharte EHUko irakasleak emana. Hitzaldiaren gaia "Nola itotzen gaituzte multinazionalek?" izango da.

 

Izan ala eduki? Bizi ala kontsumitu? Kontsumo gizartean balore indibidualistak nagusitzearekin batera, multinazionalen interesak ere oharkabean nagusitzen zaizkigu.

 

Batetik, sinestarazi nahi digute pertsonaren oinarrizko eskubidea dela merkatu librean libreki kontsumitzea. Eta horrek eramaten gaitu pentsatzera pertsona bezala autoerrealizatzen garela kontsumitzen dugun neurrian. Alegia, eramaten gaitu bizi izatera kontsumitzen duguna izango bagina bezala.

 

Eta bestetik, elite ekonomiko eta enpresarialek sinestarazi nahi digute egungo gizarte eta merkatu globalean ezinbestean onartu behar dela multinazionalen jarduna, are gehiago hemen ere "aberastasuna" eta "lanpostuak" sortzeko aukera eskaintzen badigute.

 

Gauzak ordea, ez dira horrela, ezta gutxiagorik ere. Posible da bestelako gizarte, produkzio eta kontsumo eredu bat, zeinean benetan herritar guztien eskubideak zainduko diren, eta ez bhakar batzuen kontsumitzeko grina.