Emakumeok, borrokara... eta festara

Ordizian bertan

Hemen dugu 2014ko martxoaren 8a. Aurten ere Ordiziako emakumeok aldarrikapenerako eta elkarrekin eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Bil gaitezen emakumeok, borrokarako eta festarako!

 

2014ko martxoaren 8a krisi garaian datorkigu. Krisiari aurre egiteko aitzakiarekin hartutako erabakiek prekarietate laboral eta soziala eragin dute. Izan ere, Espainiar estatuak inposatutako lan erreformak enplegu prekarioa hedatu du eta enplegua izateak ez du jada bizi baldintza duinik bermatzen. Bada, eragin horiek are eta modu larriagoan ari gara jasaten emakumeok:


- Hego Euskal Herrian 100.000 emakume langabezian zeuden 2013. urte bukaeran.

- 2008tik hona emakumezkoen 68.000 lanpostu baino gehiago suntsitu dira.

- Emakumeok enplegua mantentzea lortu dugun kasuetan ere diskriminazioak dirau:


• Emakumeen jarduera tasa %47koa izanik, erdiak baino gehiagok, %28'8ak, lanaldi partzialean   egiten du lan.


• Lanaldi partzialeko enpleguaren %83'7 emakumeek burutzen dute eta behin behinekotasun tasa altuagoa daukagu.


• Gizonezkoek baino %37 gutxiago irabazten dugu.


Badugu herritarrok, langileok, gazteok… eta emakumeok nahikoa arrazoi urteko 365 egunez borrokatzeko. Eta badugu, era berean, nahikoa arrazoi martxoaren 8a ospatzeko.  Animatu, eta zatoz ospatzera!