Erabakitzeko eskubidearen alde

EH ezkerretik eraikiz

Hurrengo asteotan Ordizian hainbat ekimen burutuko dira erabakitzeko eskubidearen alde eta ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean Gure Esku Dago ekimenak deituta egingo den giza katearen alde.Adi egon, eta parte hartu.

 

 

Giza kateak guztira 123 kilometro izango ditu, eta Goierriko 22 herrik 5 km bete beharko dituzte. Ordiziak Ormaiztegi eta Beasain artean izango du bere tartea, eta gutxienez 240 ordiziar beharko dira.

 

 

  • Batetik, izena eman ahal izateko honako egun hauetan mahaiak jarriko dira Ordiziako Plaza Nagusian: martxoaren 15ean (19:00-21:00), 22an (19:00-21:00), 23an (12:00-14:00) eta 28an (19:00-21:00).

 

 

  • Eta bestetik, martxoaren 22an Barrenako lorategietan eguerdiko 12:00etan ahalik eta herritar gehienak bilduta mosaiko bat osatuko da eta argazki bat aterko da Gure Esku Dago ekimenarekin atxikimendua azalduz.

 

Har dezagun herritarrok iniziatiba eta protagonismoa, benetan gure esku dago eta.