Gutun sozialak bere bidea darrai

EH ezkerretik eraikiz

Martxoaren 15ean ospatu da Beasaingo Udaletxean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta prestatzeko Goierriko hirugarren bilera. Gutunak bere bidea egiten jarraituko du, eta herritarrok jarraitu beharko dugu protagonista izaten. Beste ekimen batzuen artean, hilaren 18an, asteartea, Ordiziara Pobreziaren Aurkako Martxaren zutabeak iritsiko dira, eta ekimena izango da 18:30ean Barrenako Plazan.

 

 

Bileran 23 pertsona inguru elkartu ziren eta aipatutako eskubideak lantzeaz gain (erabakitze eskubidea, jatorri aniztasuna, eskubide kulturalak eta hizkuntza eskubideak), Eskubide Sozialen Kartaren etorkizunaz hitz egin zuten bertan: Goierrin zein eskubide lantzea lehenetsi beharko litzatekeen, ekimenaren etorkizuneko pausoak zein izan litezkeen, talde dinamizatzaileak jarraipenik izan behar ote duen...
Edozein delarik ere ekimenak Goierrin aurrerantzean hartzen duen bidea, ziur egon izango dela bai aukerarik eskubide sozialen alde lanean jarraitzeko. Beraz, adi egon eta parte hartu antola daitezkeen ekimenetan.
Zentzu honbetan, gogorarazi zuten astearte honetan, hilak 18, Ordizian bat egingo dutela Hernanitik eta Zumarragatik abiatuko diren Pobreziaren Aurkako Martxaren zutabeek. Amaierako ekitaldia 18:30ean izango da Barrenako Plazan. Goierriko Gutun Sozialaren talde dinamizatzailea gonbidatua izan da ekimenean parte hartzera eta ekitaldi amaierako textua talde honetako Xanti Salceda eta Ainara Ormaetxea Ordiziarrek irakurriko dute.