Ekin gure esku dagoenari

EH ezkerretik eraikiz

Ordiziako Gure Esku Dago ekimenak hainbat ekimen antolatu ditu martxoaren 22rako eta apirialaren 4rako. Horien berri eman dute hainbat herritarrek prentsaurreko baten bidez.

 

Larunbatean, hilak 22, eguerdiko 12:00etan ahalik eta herritar gehienak bidluta mosaiko bat osatu eta argazki jendetsua aterako da Barrenako lorategian, Hizkuntza Eskolaren aurrean. Eta apirilaren 4an, ostirala,  20:00etan Plazan jaialdia antolatuko dute. Era berean, mahaiak jarriko dira herritarrok ekainaren 8ko giza katean parte hartzeko izena emateko eta metroa erosteko.

 

Ekimen hauen berri emateko hainbat ordiziarrek eta ordizian bizi diren herritarrek, prentsaurrekoa eman dute. Bertan elkartu dira izaera, pentsaera eta arlo anitzetako herriatarrak. Ezberdintasunen gainetik, komunean dute pentsatzen dutela euskal herritarrok erabaki behar dugula gurE etorkizunaz. Erabakitzeko eskubidea aldarrikapen politikoen aurreko printzipio eta eskubide demokratikoa dela uste dute, eta badela garaia ezberdintasunak alde batera utzita herritarrok batzeko oinarrizko eskubideen alde.

Hona hemen irakurri duten adierazpena.

 

GURE ESKU DAGO

 

Nazioen Munduak Idiazabalen  du sorrera. 2007an hasi zen, orduko egoera politikoak kezkatzen zituen hainbat lagunek sustatuta. Autodeterminazio eskubidea oinarrizko eskubidea dela iritzita, oinarrizko puntu horretara ahalik eta jende gehien elkarrekin iristea zen eta da ekimenaren helburua.

Geroztik, oinarrizko erabakitzeko eskubidearen alde auzolanean hasitakoa plazaz handitzen joan da eta Europa zaharrean Eskoziaz gain Flandrian eta nola ez Katalunian ere mugimendu eta urrats nabarmenak eman dira eta ematen ari dira. Olatu hau gurea ere izatea lortu behar dugu.

Konfiantzarako gune bat sortzea proposatzen dugu. Hori da hain zuzen GURE ESKU DAGO ekimenaren xedea. Ez bakarrik aldarrikapen soilak egitea, baizik eta ezberdinen arteko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa areagotzea eta lantzea. Kataluniarrek lortu badute guk zergatik ez? Gai garela sinetsi behar dugu eta eragiteko gaitasuna lortzen goazen heinean geroz eta urrutirago iritsiko garela barneratu behar dugu.

Hau aurrera eramateko tresna gisara, aurtengo ekainaren 8an, milaka herritarrek Iruñea eta Durango arteko 123 kilometroak eskutik eskura elkarturik lotuko ditugu. Ekimen kolektibo honetan, herritarrek hartuko dute protagonismo osoa, herri gisa gure etorkizuna guk geuk erabakitzeko eskubidea dugula eta erabakia herritarroi dagokigula baieztatzeko.”

“Gai hau garrantzitsuegia da politikarien esku bakarrik uzteko”.  Giza kate honekin, Gure Esku Dago ekimenak gu geu gure etorkizunaren protagonistak bilatzea du helburu, ilusioa zabalduz eta sentsibilitate ezberdineko norbanakook elkarrekin aurrera egiteko dugun premia adieraziz.

Besterik gabe, datorren asteotan Ordizian burutuko ditugun ekimen garrantzitsuenen berri eman nahi diziuegu.

  • Martxoaren 22an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Mosaikoa egingo dugu.Barrenako Parkean, Hizkuntza Eskolaren aurrean. Ekimenaren helburua izango da Gure Esku Dago ekimenari herritarron atxikimen dua adieraztea izango da.

  • Apirilaren 4an, ostirala, 20:00etan jaialdia egingo dugu Ordiziako Plazan. Bertan, musika,dantzak, bertsoak, haurrentzako jokoak, pintxoak… eskainiko ditugu. Une alaia pasatu nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.

  • Horrez gain, mahaiak jarriko ditugu herritarrek giza katerako izena emateko eta metroa erosteko, larunbatean 19:00etan eta igandean 12:00etan.