Eman izena eta eskuak

EH ezkerretik eraikiz

Argazkikoak euskal herritarron erabakitzeko eskubidearen alde daude. Eta prest daude argazkitik errepidera pasatzeko. Izan ere, izena eman dute, aurpegia eman dute, eta ekainaren 8an eskuak emango dituzte Durango eta Iruñea bitarteko giza katea osatzeko. Erabakitzeko eskubide demokratikoaren alde bazaude, apirilaren 4ean, ostirala, Plazan izango den jaialdian izena emateko aukera izango duzu. Zure esku dago, gure esku dago.

 

 

 

 

AGIRIA (2010-04-22)

Garai berriak bizi ditugu Euskal Herrian eta egoera hau baliatuz, elkarlanaren bidetik urrats berri eta sakonak emateko unea dela pentsatzen dugu.

Ezinbestekoa da elkarrekin aurrera egitea eta bide honetan herritarrok izan behar dugu protagonista.

Jarrera positibo honekin eta norbanakoak zein kolektiboak diren eskubide zibil eta politikoak errespetatuz, demokratikoa den eskubide batek biltzen gaitu. ERABAKITZE ESKUBIDEAK hain zuzen.

Uste dugu, norberak etorkizunerako proposatu ditzakegun proiektuetatik haratago eta pentsaera ezberdinen arteko topalekuak sortzeko, posiblea, beharrezkoa, egokia eta bidezkoa dela , oinarri demokratikoak dituen eta Nazio batuen Erakundeak berak onartua duen eskubide honen inguruan ekimen zabal eta parte hartzaileak martxan jartzea.

Eskerrik asko etortzeagatik eta gogoratu apirilaren 4ean, arratsaldeko 20:00etan hasita, jaialdi bat antolatu dugula herriko plazan eta guztiok gonbidatuta zaudetela. Bertan musika, bertsoak, dantzak, pintxoak, e.a egongo dira eta han ikusiko garelakoan gaude.