Martxoaren 27an, LOMCErik ez!

EH ezkerretik eraikiz

Martxoaren 27an Ikasle abertzaleak deituta, ikasleek greba orokor eta mobilizazio eguna antolatu dute. Eta Euskal Herrian Gure Hezkuntza Eraiki LOMCEri EZ! plataformak bere babesa eman die ikasleek deituriko greba eta mobilizazioei.

 

 

Ostegunean bertan, hilak 27, Beasainen manifestazioa izango da goizeko 11:30ean.

Parte har dezagun guztiok, LOMCE gelditzea ez delako soilik ikasleen egitekoa. Eskola komunitate osoak (ikasle, irakasle, guraso, langile ez irakasle) eta euskal herritar guztiok bat egiten badugu bakarrik lortuko dugu erreforma atzerakoi eta espainoiarra ez aplikatzea Euskal Herrian.

Mobilizazio hauek ELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi eta Udako Euskal Unibertsitatearen babesa jaso dute. Hona adierazpena:

Plataforma osatzen dugun eragileok LOMCEren inposaketaren aurrean langile, ikasle, guraso, hezkuntza eragile eta jendarte osoak gogor erantzun behar dugula uste dugu berau gure herri eta ikastetxeetan ezar ez dadin eta gure hezkuntza sistema propioa eraiki dezagun.

Horregatik, txalotu eta gure babesa adierazten diegu ikasleek bideraturiko erantzunari eta deituriko greba eta mobilizazioei. Modu berean, arratsaldean ikastetxeetan eta herri ezberdinetan hezkuntza komunitateak deituriko elkarretaratze eta mobilizazioetan parte hartzera animatzen dugu.