Preso eta iheslariak urratsak ematen, baita herritarrok ere

Askatasun ahotsa

Hileko azken ostiralero bezalaxe, datorren ostiralean, martxoak 28, iluntzeko 20:00etan Ordiziako Plaza Nagusian preso eta iheslarien eskubideel aldeko elarretaratzea egingo da Ordiziako Plazan. Preso eta iheslariak konponbidearen aldeko urratsak ematen ari diren bitartean, herritarrok ezin dugu estatu espainiar eta frantsesaren moduan mugitu gabe geratu, ala?

 

Konponbideak aurrera egitea nahi dugun herritar guztiok gure esku dagoena egin behar dugu. Horregatik, martxoaren 15ean arlo askotako 25 herritarrek giza eskubideen aldeko, eta horren baitan preso eta iheslarien eskubideen aldeko agiri bat aurkeztu zuten eta ekimen berri bat jarri zuten abian honako "gutxieneko" hauek adostu eta horien aldeko ekimenak bultzatzeko:

Presoen eskubideak. «Presoak preso dira epaituak izan direlako, epaitu gabe espetxean daudelako edo zigor bat betetzen ari direlako. Askatasuna ukatu zaielako ez zaie beste eskubiderik ukatu behar».

Egungo legedia. «Presoek onartu dute egungo legediak ematen dituen aukerak modu pertsonalean erabiltzea».

Eskubideak errespetatzea. «Presoen eskubideak errespetatu egin behar dira. Beraien ingurune sozial afektibotik gertuen dagoen espetxean zigorra betez, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratuz eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten neurriak indargabetuz».

Iheslarien etxeratzea. «Iheslariak eta deportatuak herriratzeko bideak bilatu behar dira».

Legeen aldaketa. «Giza eskubide horiek urratzen dituzten legeak aldatu behar dira».

Talde honek, apirilaren 12rako Herritar Topaketa baterako deia egin dute. Oraindik ez dute zehaztu non egingo diren topaketok, baina Gipuzkoako herriren batean izango dira. Herritar hauek, siglak alde batera utzi, eta preso eta iheslarien giza eskubideak errespetatzeko eskatu nahi dute.
Preso eta iheslarien eskubideen alde lanean ari garenok bat egingo dugu, nola ez, deialdiarekin, eta ordiziar guzti-guztiak animatu nahi zaituztegu gauza bera egin dezazuen.