Oiangun, "gobernu ona"?

Ordizian bertan

EAJ-PNVk Gipuzkoan bere "Prest" programa martxan du "gobernu ona" berreskuratzeko, Bilduk Udalak "inprobisatuz eta modu ilunean" gobernatzen dituela eta. Ordizian ere segur aski prest egongo dira. Beste kontu bat da herrian egin duten gobernua "gobernu ona" izatea. Gobernu ona al da ia 28.000 euroko materiala desagertzea? Hemen Oiangun kirol materialarekin egin zutena.