Piztu dezagun konpONbidearen argia

Egoera politikoa

Aprilaren 12an konpONbidea ekimenak herritarren topaketak antolatu ditu Eskoriatzako HUHEZI Unibertsitateanpresoen giza eskubideen eta konponbidearen alde. Alderdien eta interes politikoen gainetik, herritarron ardura eta eginkizuna delakobakea eta konponbide demokratikoa eraikitzea.

Siglak atzean utzi nahi ditugun euskal hiritarr  ak gara giza eskubideen alde egiteko elkartu garenak. Hau ez delako gutxi batzuen ardura. Giza eskubideak denon ardura dira. Eta alderdikeriak alde batera utzi behar direlakoan gaude bakea erabat gauzatzeko bidean aurrera egin nahi bada. Horregatik norberaren etxearen goxoa utzi eta plazan gaituzue konponbide baten bila egin beharreko lanean gure aletxoa eskaintzeko asmoz. Eta horretarako jar gaitezen ados gutxieneko batzuetan behintzat.

  • Presoak preso dira epaituak izan direlako, epaitu gabe espetxean aurkitzen direlako edota zigor bat betetzen ari direlako.

  • Bestelako bideak bazter utzita, legeriak ematen dituen aukerak modu pertsonalean erabiltzea onartu dute.

  • Bere eskubideak errespetatuak izan behar dute. Beraien ingurune sozial afektibotik gertuen dagoen espetxean zigorra betez, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzeari bide emanez eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten neurriak indargabetuz.

  • Eta presoak bezala iheslariak eta deportatuak ere. Haiek herriratu daitezen bideak bilatu behar direlakoan gaude.

  • Horretarako giza eskubide hauek urratzen dituzten legeak aldatu behar badira aldatu daitezela.

Zergatik ezin dugu gutxieneko hauetan ados jarri?

Utziko didazue Twitterren ikusitako txio hau irakurtzen. Brian Currin galdekatzen zuen polizia frantsesak: “ez dut ulertzen zergatik gobernuek ez duten ezer egiten prozesuaren alde”.

Guk ere ez dugu ulertzen gobernu desberdinek, legearen barruan egin daitekeena ez egitea. Pertsona guztien giza eskubideak errespetatuak izan daitezen urratsik ez ematea. Ez dugu ulertzen konponbidea elikatu beharrean oztopoak jartzea. Eta ez ulertzeaz gain ez dugu onartzen. Ezin dugu zain segitu. Herri honek zilegi du giza eskubideen aldeko jarduna. Horregatik gaude hemen. Hasierako nitasunetik, norberaren etxeko goxotik, euskaldunok hain maitea dugun gutasunera pasatuz, gaur plaza honetan eta bihar Euskal Herria osoan. Eta “gu” honetara borondate berdina duten hiritar guztiak gonbidatu nahi ditugu sare indartsu eta geldiezin bat osatzeko. Nahiko genukeelako gaurkoa ez izatea “beste” argazki bat. Eta horretarako, sare hori adostasunean eraikitzeko, apirilaren 12an Eskoriatzako unibertsitatean Herritar Topaketak burutuko dira.

 

Gure indarra hitza bada erabil dezagun. Entzun dadila.

GIZA ESKUBIDEAK.KONPONBIDEA.BAKEA