Egin dezagun ordiziarron esku dagoena

EH ezkerretik eraikiz

Argazkiotan agertzen diren guztiok eskutik helduta jarrita, zenbat metro osatuko ote genituzke? Zer egiteko gauza izango gara ordiziarrok eta euskal herritarrok eskutik heldu eta elkarrekin bat egiten dugunean? Oraingoz gauza bat behintzat segurua da: ordiziarrok erraz beteko dugu Durango eta Iruñea lotzeko giza katean Ormaiztegi eta Beasain artean egokitu zaigun tartea. Ordiziarron esku dago Erabakitzeko Eskubidea aldarrikatuz tarte hori betetzea, eta ondoren ere ordiziarron esku egongo da elkarrekin urratsak ematen jarraitzea.