Estatuen esku-hartzea gelditu

EH ezkerretik eraikiz

Euskararen normalizazioaren aurka Espainiako estatua hartzen ari den neurriak salatzeko, Kontseiluak Goierriko elkarretaratze bateratua deitu du datorren asteazkenean, hila 9, arratsaldeko 19:00etan Ordiziako Plazan.

 

Hizkuntza baten Normalizazio Prozesuak, dimentsio politikoa eta soziala du, eta euskararen kasuan ere horrela da. Gaur egun, ordea, hizkuntza-politika eragingarria abian jartzeko oztopoak daude. Euskararen hizkuntza komunitatetik kanpoko esku-hartzeak eta erabakimenak trabatzen dute.

Adibidez, azken hilabeteotan Estatu espainiarrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak, Carlos Urquijok, Gipuzkoako Foru Aldundiari hizkuntza irizpideak ezartzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko agindu dio. Neurri hau 2009an Markel Olano Ahaldun Nagusia zela hartu bazen ere, Aldundia orain aplikatzen hasi eta Urquijok errekerimenduak abiatu ditu. Bestalde, udalei ere hizkuntza irizpideen gaiarekin hartutako erabakiak
atzera egitea agindu zien Urquijok.

Azken egunotan Euskara Planak ere igortzea eskatzen ari da hainbat Udaletan. Tartean, Goierriko hainbat Udaletan.

Gauzak horrela, Kontseiluak errekerimenduak jaso diren Udaletako herriko plazetan elkarretaratzeak deituko ditu.

Estatuen esku-hartzea GELDITU! Ap-9an elkarretaratzeak "euskaraz bizi nahi dut" from Euskararen Kontseilua on Vimeo.