Ez da krisia, estatu kolpe finantzieroa baizik

EH ezkerretik eraikiz

Nekane Jurado ekonomilariaren arabera, Europa osoan bizi dugun egoera ez da krisi koiunturala. Eskubide sozial, laboral eta politikoetan, zerbitzuetan eta babes sozialean bizi izaten ari garen atzera pauso bortitzak estrukturalak dira. Geratzera datoz, eta kapitalak Europa osoan emandako estatu golpe baten ondorio dira.

 

Juradok hitzaldi interesgarri bezain argia eman du hilaren 7an Ordiziako D´elikatuz zentroan Goierriko Ernaik antolatutako Gazte Astearfen egitarauaren baitan.

Hitzaldian Juradok aaldu du Europako “ongizatearen gizartea” nola eraiki zen Europako langile mugimendu sozialista, komunista eta anarkistei esker. Europa osoan produkzio eta gizarte eredu sozialistek har zezaketen nagusitasunaren aurrean, Europako estatu eta langile mugimenduen arteko paktu batek posible egin zuen honako lau zutabeotan oinarritutako gizarte eredua eraikitzea. Bata, enplegua. Bigarrena, zerbitzu publikoak eta babes soziala. Hirugarrena, pertsona eta komunitatearen mesedetarako fiskalitatea. Eta laugarrena, sistema politiko demokratiko parlamentarioak antolatzea.

Hogeita hamar urtez oinarri horiek gutxi asko ontzat eman izan badira ere, jada laurogei-laurogeita hamar hamarkadetan kapitalak horiek desmantelatzeko plangintza jarri zuen abian. Gerra hotzaren amaierarekin, “sozialismo erreala” deituaren erorrerarekin, langile klaseen lokartzearekin… kapitalak aukerak ikusi zituen desmantelatze horri ekiteko eta Europa “berria” eraikitzeko. Horrela hasi ziren hainbat urrats ematen Maastrichteko eta Lisboako akordioen bidez. Kapiatalaren mesederako Estatuen Europa martxan jarri zuten.

2007ko krisi finantzieroak plangintza hori azkartu baino ez du egin. Azkartu eta lotsagabetu. Mozorro guztiak kenduta, jada aipatutako lau eremuetan benetan basatiak dira jasaten ari garen erreformak: lan merkatuaren erreformak, zerbitzu publikoen pribatizazioa, prekarietatea, babes sozialaren galera, zeharkakoz ergak igo eta errenta handien zuzenak jaistea, demokrazi aparte hartzaileari ateak erabat istea…

Posible da ordea, plangintza basati honi aurre egiteko estrategia gauzatzea. Horren ardatzak izan behar dute: pertsona eta komunitateen mesederako ekonomia, aberastasunaren banaketa, lanaren banaketa, demokrazia zuzena, kalitatezko bizitza ereduareni deiaren aldaketa, elkartasuna…

Baina estrategia horiek garatzeko hainbat baldintza subjektibo eta objektibo  garatzea lortu beharrean gaude. Horien artean aurkitzen da Euskal Herriak eskuratu behar dituela benetako konpetentziak, hau da, soberania politiko eta ekonomiko osoa. Baina horretarako ezinbestekoa da gure ahalmen iraultzailean sinistea.

Gaur eta hemen, Euskal Herrian eta XXI. mendean, badugu beharra eta gaitasuna, badugu nahikoa ahalmen arrazional eta emozional, badugu behar adinako kontzientzia nazional eta sozial, badugu behar adinako kontzientzia kritiko eta mobilizazio ahalmen… eraldaketarako subjektu eraginkorra osatzeko.

 

Gaurkoa bezalako hitzaldiak benetan baliagarriak dira lozorrotik eta alienaziotik ateratzeko. Zorionak Ernai, eta eskarrik asko formakuntzako aukera emateagatik gazteei eta oro har herritarroi. Nkane Juradok azpimarratu duen moduan, sendabide egokiak emateko, ezinbestekoa baita diagnostiko zuzenak egitea.