Bota dezagun demokrazia zerri askara

Ordizian bertan

Oskorriren kanta ezagunak honelaxe dio: "Euskal Herrian euskaraz hitz egiterik ez bada, bota dezagun demokrazia zerri askara". Eta bistan da estatu epainiarrean ez dela demokraziarik ez euskararentzat, ezta euskararen herriko pertsonentzat ere. Horren lekuko, estatuen debeku eta inposizioak. Kontseiluak estatuen esku-hartzeak salatzeko elkarretaratzea ospatu da gaur, hilak 8, arratsaldeko 19:00etan Ordizian. Herritarrok kolorez margotutako eskuak jasoz irudikatu dugu estatuen erasoak gelditzeko konpromisoa. Euskara ez baita inolaz ere normalizatuko herritarron eguneroko konpromisorik ez bada.