Aberri Eguna: independentzia gure nahia

EH ezkerretik eraikiz

Independentzia gure eskubidea da, eskubide historikoa. Independentzia gure beharra da, behar ekonomiko, sozial, kultural eta linguistikoa. Eta independentzia gure nahia da, gure borondate politikoa. Ez al dira, bada, nahikoa arrazoi hilaren 20ko Aberri Egunean Iruñean beste behin independentzia aldarrikatzeko?

 

Independentistak sareak apirilaren 20rako Nafarroako hiriburuan antolatutako Euskal Herriak erabaki. Zazpiak bat lelopeko Aberri Egunera joateko deiarekin bat egin dute Sortuk, EAk, Aralarrek, ABk eta Alternatibak. Bezperan Larresoron (Lapurdi) antolatu duten ekitaldira gerturatzeko deia ere egin dute.

Euskal Herriaren lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea izango dira festaren ardatza, Kataluniako eta Eskoziako prozesuak gogoan izango dira egunean, XXI. mendeko Europan herriek eta nazioek beren etorkizuna eraikitzeko muga bakarra herritarren borondateak adierazten duena izan behar baita.

Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko prozesua herritarren eta eragile politiko, sozial eta sindikalen artean bultzatu behar da.

Aberri Egunaren egitaraua eguerdiko 12:00etan hasiko da Golem zineetatik atera eta Sarasate kalean amaituko den manifestazioarekin. Ondoren bazkari herrikoia antolatuta dago Anaitasuna kiroldegian 15:00etarako. Arratsalde eta gau partean festak Alde Zaharrean jarraituko du adin guztietarako antolaturiko hainbatekitaldirekin.

Apirilaren 20an denok Euskal Estatuaren hiriburura. Denok Iruñeara.