Geure etorkizuna marrazten!

EH ezkerretik eraikiz

Goierrin Tokiko Garapenari buruzko bi saio antolatu ditu EHBilduk. Lehena, maiatzaren 17an, larunbata, 9:30etik 13:30era izango da Beasaingo Igartza Jauregian. Bigarrena, berriz, ekainaren 14an. Bi saioetan haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta izena emateko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi. Goierrin ere geure etorkizuna marrazteko ordua heldu zaigu!

Tokiko Garapena lurralde jakin bateko eragile pribatu zein publikoek etorkizunari begira beren lurraldean egiten duten lana da. Hala, tokiko garapen horrek, eragileen arteko eztabaida, parte hartzea eta adostasuneko prozesua oinarri izateaz gain, pertsona ardatz duen ikuspuntu integral batetik burutzen bada, lan horrek guztiak eragin positiboa izango du bertan bizi den jendartearengan eta horixe izan beharko litzateke gure lana: desberdinen arteko elkarrizketaren bidez, Goierriren etorkizuna guk geuk, goierritarrok, marraztea. Horretarako, ezinbestean, bi elementu nagusi aztertu behar ditugu: garapen-eredua eta eraikuntza-prozesua; zer eta nola.

Saioen helburua(k)

Tokiko Garapenaren aitzakian burutuko ditugun bi saioen helburu nagusia, goierritarrok Goierri mailan pentsatu eta lan egiteko dugun beharraz ohartzea eta gure egunerokoan txertatzearen garrantziaz jabetzea da. Gure etorkizuna eraikitzeko erakunde, elkarte eta herritarren arteko elkarlana funtsezkoa den bezalaxe, ezinbesteko dugu herrien arteko harremanak ez ezik, eskualde mailako egiturak modu koherenteagoan bideratzea.

Saioen metodologia

Saioak parte-hartzaileak izango dira, eraikitze-prozesu guztiak bezalaxe, hausnarketa partekatua eta desberdinen arteko eztabaidak hartu behar baititugu oinarri. Beraz, eta ekarpenak jasotzeko modu praktikoa izaki, lantaldekako dinamikak antolatu ditugu.

Nori zuzendua

Saioak EHBilduk antolatuko baditu ere, gaian interesa duen goierritar oro dago gonbidatua. Edonola ere, euren herrietako herri-mugimenduetan, erakunde publikoetan zein pribatuetan, herri-elkarteetan edo nolabaiteko taldetan buru-belarri dabiltzan goierritarrak gonbidatzeko saiakera berezia egingo dugu.