Euskal banku publikoaren alde, pribatizaziorik ez

EH ezkerretik eraikiz

Euskal Herriarentzat ezinbestekoa da banku publiko indartsua izatea herri honetako egitasmoak bultzatzeko inbertsioak egingo dituena eta ekimen sozialak bultzatuko dituena. Baina herri ikuspegirik gabe eta herritarren beharren aurka, PNV, PSE-EE eta PP ados jarri dira Kutxabanken pribatizazioari ekiteko. Ekimen hori salatzeaz gain, EH Bilduk defendatzen du badaudela beharra eta aukerak euskal herritar eta eragile sozialen kontrolpean egongo den euskal bankua izateko. 

 

Asteazkenean EH Bilduk elkarretaratzea egin du Ordiziako Kutxako atarian eta esku-orriak banatu ditu Katxabanken pribatizazioa salatuz eta aldarrikatuz Kutxananken izaera publikoa babestu beharra.

Herritarren artean banatutako informazioan azaldu dutenez, Kutxak jaio ziren funtzio sozial eta publikoa betetzeko, eta bertan gizarte ekintzak eta inbertsioak bultzatzeko. Gogoratu dute finantza-sistema globaliztuak krak egin ondoren, Bilduk akordioa lortu zuela PNVrekin hiru Kutxak banku bakar bihurtzeko, baino haien izaera publikoa eta gizarte ekintza bermatzeko helburuekin.

Koalizioak salatu duenez, egun Kutxabank lehen entitatea da etxegabetzeak burutzeko orduan, obra soziala desmantelatzen ari da (Onkologikoa, esaterako) eta IRPHa aplikatzen dute. Kutxabanken pribatizazioarekin aurrera jarraituz gero, kutxen kontrol sozial eta publikoa galduko da eta hamarnaka urtetan herritarrok eraikitako finantza-tresna handiena esku pribatuetan geratuko da, 45 pertsonek 80.000.000.000 euroren kontrola izango dutelarik.

EH Bilduk proposatzen duenez, Kutxabankek Banku publikoa izan behar du, bere helburuak izan behar du hemengo ekonomia errealean eta gizartean eragitea inbertituz eta ez espekulatuz, etxe kaleratzeak gelditu behar ditu eta IRPH aplikatzeari uko egin behar dio.