Zubietako errauste plantak sortutako eskoriak utziko dira Goierriko Mutiloako bertederoan

EH ezkerretik eraikiz

Zubietan errauste planta eraiki nahian ari diren promotoreek aurreikusita daukate errausketak urtean gutxienez 68.000 tona eskoria sortzea (sartu diren zabor guztien pisuaren laurdena baino gehiago). Zer egingo dute eskoriekin? Batean eta bestean betelanak eta hormigoia egiteko erabiltzea aurreikusten dute. Baina denak saltzea lortzen ez badute? Goierriko Mutiloako bertederora joango dira.

Zubietako errauste plantak denentzako izango ditu “opariak”. Hurbilen bizi direnentzako, haizean barrena zabalduko den kutsadura (gasak, metal astunak, mikropartikulak) gehi azpiegitura erraldoi baten burukominak. Errautsak eta eskoriak urrutiagora esportatzea daukate pentsatuta supiztaileek. Errautsek biltegi bereziak behar dituzte, baina espero dute euskaldunak baino pobreago bizi diren baten batzuek onartzea horrelakoak. Berdin eskoriak, adreilu, bloke, hormigoi, asfalto eta abar bihurtuta. Baina urteroko ia 70.000 tona horiek ezin badira kolokatu estremeñoen, andaluzen edo marokoarren obra publikoetan… (inolako mesprexurik gabe egindako ironia da hau, intzinerazioa justifikatzen duten jende aberats hipokritek gero ez baitituzte errautsak etxe ondoan nahi)  orduan zer egin? Hori ere aurreikusita dago: Gipuzkoako Goierrin. Ondoren aurkezten dugun agiriaren 314. orrialdean garbi dio:

En el caso de que las escorias tratadas y maduradas no encuentren salida, total o parcial, en las utilizaciones de obra civil señaladas, es decir, en caso de que exista un desfase entre la oferta (producción) de escorias y la demanda (utilización) de las mismas, los excedentes se dirigirán a vertederos de las características mencionadas. El vertedero destino será el vertedero de residuos no peligrosos en el término municipal de Mutiloa (Gipuzkoa)”.