Santamaria, utzi bakean presoen argazkiak!!!

Askatasun ahotsa

Bada urte eta erdi Lakuako gobernua presoen argazkiak kaleetatik kentzen hasi zela, argazkiak erakutsita "terrorismoa goratu" eta "terrorismoaren biktimei kalte" egiten zaiela argudiatuz. Baina elkartasuna kriminalizatu nahi dute eta espetxe politika kriminalaren salaketa ikusezin bilakatu, honela, politika horren inpunitatea bermatuz (larri gaixo direnak espetxean mantentzeko, bizi osorako zigorra aplikatzeko, sakabanaketarekin jarraitzeko edo torturatzeko).

Horregatik, duintasunez eta irmotasunez erantzun behar dugu, ez dagoelako epairik presoen argazkiak edukitzea terrorismoa goratzea dela esaten duenik (Audientzi Nazionalak Txori Barroteko lau kideak absolbitu zituen).

Argi eta ozen esan behar diogu alkateari, nahikoa dela! Euskal preso politikoen argazkiek kalean egon behar dutela eta egongo direla egungo espetxe politika kriminalaren inpunitatea salatzeko.