Gernikako akordioa Ordizian

Ordizian bertan

Bake itxaropen honetan murgildurik aurkitzen garela, Gernikako Akordioaren sinatzaileek hainbat eta hainbat herritarrekin batera Ordizian aipatutako akordioaren aurkezpena egin genuen. Ekitaldia urtarrilaren 15ean Barrena Jauregian burutu zen. Bertan Ordiziako gizartearen ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen Akordioari babesa eta bultzada emanez (argazkiak).

"Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa" Gernikan, irailaren 25ean, Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek sinatu zuten akordio hau, konpromiso batzuk hartuz eta eskaerak eginez, ETA zein Espainia eta Frantziako gobernuei indarkeriarik gabeko bake egoera, eskubide ororen errespetuzko egoera eta normalizazio politikora iristeko.

Ordiziako herritar eta eragileok ekitaldi honekin Gernikako Akordioa Ordiziara ekarri nahi izan dugu, jakitun irekitzen ari den aro berriak euskal eragile eta herritar ororen babesa beharko duela, eta euskal herritarrok izan beharko dugula halako prozesu baten subjektu nagusi.

Hemen duzue kartela tamaina handian.

Hona hemen egun horretako hainbat argazki: