EH ezkerretik eraikiz

Bilgune feminista: ez gara, inondik inora, berdintasun-egoeran bizi

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-07

BerriaTBren Esan ahala programak, Idurre Eskisabel kazetariaren eskutik, Bilgune Feministako Miren Aranguren eta Medeak taldeko kide eta Tolosako berdintasun-teknikaria den Josebe Iturrioz ordiziarra bildu zituen.

 

AHTren Mariaratzeko lanetan protesta baketsua egiteagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-03

Hormigoiz betetako upel bati lotu eta Mariaratzeko errepidearen erdian etzanda Abiadura Handiko Trenaren lanak oztopatzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak bi gazteren kontra.

   

"Zure ahotsa gure hitza" lelo huts izan ez dadin...

EH ezkerretik eraikiz

2011-02-23

“Zure ahotsa gure hitza” hauteskundetako lelo huts izan ez dadin, ariketa bat proposatu nahi dizugu. Zoaz kalera eta galdetu zure inguruko jendeari. Galdetu gazteei Udalak ba ote duen kezkarik beren arazoengatik. Galdetu emakumeei Udalak non sartu dituen berdintasun planak. Galdetu ba ote dakiten zertan gastatzen duen dirua Udalak, nor eta zertarako kontratatzen duen.  Galdetu ea Udalak inoiz kontsultatu dion zein behar ikusten dituen bere auzoan… Apuntatu erantzunak, eta zatoz larunbatean, hilak 26, Barrenan 10:00etan izango den Batzarrera.

   

Hauteskundeei begirako herri batzarra otsailaren 26an

EH ezkerretik eraikiz

2011-02-18

Euskal Herrian ematen ari diren aldaketek fruituak eman ditzaten beharrezkoa da eragile sozial eta politikoen, eta herritarren inplikazioa. Horregatik, Ordizian, herritarrei, ezkertiarrei eta abertzaleei hitza emanez, Herri Programa osatzen ari gara Udal Hauteskundeetarako.

   

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe

EH ezkerretik eraikiz

2011-02-10

Euskal Herrian Euskaraz-ek manifestazioa deitu du larunbat honetan, hilak 12, Donostian eta 17:00etan irtengo da Bulebarretik "sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean. Hori dela eta, ordiziar guztiak gonbidatu nahi ditugu Donostiara euskaldun eta burujabe izan nahia aldarrikatzera.

 

   

24. orria, guztira 26 orri daude